XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Ikaslearen egoera hura, zeinetan errendimendua apalegitzat jotzen den, Administrazioak jarritako helburuak bere adineko ikaslagunekin batera lortu ez dituelako.

4. Eskola-porrotaren ohizko definizioaren mugak eta ondorioak.

Badirudi eskola-porrota HIESaren antzeko gaitz ezezagun, beldurgarri eta lotsagarria dela.

Etengabe hitz egiten da gaitz honetaz, dituen sintomak eta diagnostikoa egiteko erak argitu gabe.

Azken batean, aurpegirik gabeko mamu bihurtzen da.

Eskola-porrota zer den erabakitzeko erizpideen arbitrarietatea.

Eskola-porrota, lehen esan bezala, Administrazioak eskolari jartzen dizkion helburuak ez lortzea da, edo garaia baino beranduago lortzea.

Definizio honen mugak nabarmenak dira, administrazioak eta eskolek erabiltzen dituzten erizpideak edonolakoak bait dira, arbitrarietatez josita bait daude.

Zeintzuk dira Administrazioaren helburuak, eskola-porrota badela edo ez dela esateko?.

Lurralde batzuetan (Afrikan, adib.), 6 urtetik 14era haur guztiak eskolatu ahal izatea da: erizpide kuantitatiboa, beraz.

Hemen berriz, Irakaskuntza Ertainetan jarraitzeko, 14 urte arteko ikasketak orain arte eta 16 artekoak hemendik aurrera, aprobatzea da.

Eskolara joatea balitz eskola-porrotaren indikadorea, ez legoke gurean eskola-porrotik; baina OHOa aprobatzea denez, eskola-porrotaren portzentaiak %30 ingurukoak dira; Administrazioak erabakiko balu, Unibertsitatean sartzeko selektibitate-froga gainditzea dela eskola-porrotaren indikadorea, oraindik handiagoak izango lirateke orduan eskola-porrotaren kopuruak.

Guzti honen ondorioak argi daude: batetik, zenbat eta helburu zailagoak, orduan eta porrot gehiago; bestetik, eskola-porrotaren indikadoreak ez dira erabatekoak, denbora eta espazio koordenatuen arabera aldakorrak baizik.